XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BARATZAKO PIKUAK!

43. orrialdea:

ITZALAREN JOKOA II

Haurrek esperimentatu ondoren, gai izan behar dute jolas berriak asmatzeko eta gero adierazteko.

Hau dena prestatzeko denbora behar dute.

Lana ondo egiten ari badira, lasai utzi.

GAITASUNAK: Behaketa, hautematea, gorputz-adierazpena.

EDUKINAK:

Kontzeptuak: Itzalaren teknika eta berak ematen dizkigun aukerak.

Prozedurak: Itzalaren teknika erabiliz, gorputz-adierazpenaren bidez, pertsonaia eta egoera ezberdinak adierazi.

Jarrerak: Gure gorputzak dituen posibilitateak ulertu eta estimatu.

Iniziatiba.

Emandako arauak bete.